Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Eroskik zortzi tona emango dizkie Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Elikagai Bankuei

MAIALEN MUSATADI / 2020-05-05/ Eroski Kooperatibak zortzi tona janari emango dizkie dohaintzan Arabako, Bizkaiko eta  Gipuzkoako  Elikagaien Bankuei, dendetan kanpaina betean dihardu-eta Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin. Bai EROSKIk eta bai bezeroek emandakoarekin, hiru lurraldeetako Elikagaien Bankuek baliabide gehiago izango dute janaria eta higiene produktuak erosteko, eta, horrela, orain arte bezala lagunduko diete behartsuenei beren oinarrizko premiekin; gainera, berehalako ekarpen bat egingo diete kolektiborik zaurgarrienei datozen hilabeteetan.

Kooperatibatik adierazi dutenez, ekimen horren bitartez, Eroskik elkartasuna erakustera deitu ditu EAEko saltoki sare osoko bezeroak, ordainlekuetan ekarpen bat egin dezaten, aurten ezingo baita urteroko Kilo Operazioa martxan jarri. Osasun krisi honetan ezarri dituzten prebentzio eta babes neurriak direla eta, ez daiteke egon Elikagaien Bankuen boluntariorik dendetan.

“EROSKIk badaki nola erasaten dien krisiak gizarteko kolektiborik zaurgarrienei. Oraingoan ere, gure laguntza eta elkartasuna berehalakoak izan dira Elikagaien Bankuen alde, lan eskerga egiten ari baitira une hauetan beharrean direnei laguntzeko. Gure bezeroek egingo duten ekarpenarekin batera, gehien behar dutenei elikagai faltak sorrarazten dizkien arazoak arintzen lagunduko dugu guk ere”, azaldu du EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

“Beste behin, eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKIri, sektorerik ahulenen alde erakusten duen konpromisoagatik; xede horrek batu egiten ditu bi erakundeak, batez ere pandemiaren krisiaren ondorioak sufritzen ari garen une hauetan”,¬†esan du Arabako Elikagaien Bankuko presidente eta Elikagaien Bankuen erkidegoko federazioko presidente denak, Daniel Fernandez Condek.