Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Bizkaiko Ur Patzuergoak kamera termografikoak jarri ditu jendearen osasuna zaintzeko

MAIALEN MUSATADI / 2020-05-11/ Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hiru kamera termografiko instalatu ditu bere instalazioetan, jende gehien biltzen dutenak,  bertara sartzen direnen gorputz-tenperatura kontrolatzeko, kutsatze-foku berriak sor ditzaketen ustezko koronabirus kasuak identifikatuz.

Erabakia erakundeko langile guztien segurtasuna zaintzeko eta oro har herritarren osasuna artatzeko beharrak justifikatzen du, bai eta osasun-agintariek normaltasun berrira itzultzeko faseetarako ezarritako COVID-19 koronabirusaren aurkako gomendio eta babes-neurrietan laguntzeko borondateak ere.

Doitasun handiko hiru ekipoak Galindoko araztegian (Sestao), Venta Alta edateko uraren araztegian (Arrigorriaga) eta Bilboko jendearentzako arreta-bulegoetan instalatu dira, nahiz eta azken horiek itxita egon oraindik eta baliabide telematikoak erabiltzen diren arreta emateko.

Kamera termografikoek beste sistema batzuek baino eskaneatzeko abiadura handiagoa dute pertsona sukartsuak identifikatzerakoan eta kontaktu fisikoa saihesten dute. Infragorrien bidezko erradiazioa irudietan islatuz, denbora errealean oso fidagarria den neurketa lortzen da. Horrela, eskaneatzean 37,5 ºC-tik gorako balioak ematen dituzten pertsonei aurrez aurreko bigarren kontrol bat egingo zaie, eta neurketak bere horretan jarraitzen badu, ezin izango dira instalaziora sartu.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erositako goi teknologiako gailuak azken bi asteetan probatu dira beharrezko doikuntzak egiteko eta, horrela, neurketan duten doitasuna egiaztatu ahal izan da. Neurketa azkar egiten da, kontaktua saihestuz eta pertsonei inolako eragozpenik eragin gabe.