MAIALEN MUSATADI / 2020-07-07/ Euskaltel Taldeak hitzarmen bat sinatu du Orangerekin, eta, horri esker, Orangek datozen urteetan zuntza hedatzeko egingo dituen plan gehigarrietako 3 milioi etxebizitzetatik 1,8 milioi etxebizitza eskuratu ahal izango ditu gutxienez Euskaltelek, bistream modalitatean. Hedapen horiek 2023a amaitu baino lehen amaituko dira.

Hitzarmen hau beste urrats bat da 2019ko abenduaren 13an Orangerekin sinatutako akordioetan. Orduko hartan, Euskaltelek jakinarazi zuen Orangerekiko handizkako akordioak berritu eta hobetzea sinatu zuela -bai sare finkorako bai sare mugikorrerako-, eta, horri esker, akordioetako baldintzak hobetu eta hitzarmenaren iraupena luzatu zela.

Orangeren sarea erabilita, zuntz bidezko estaldura handiagoa izango du Euskaltel Taldeak Espainiako estatuan.

2020ko apirilaren 22an, hiruhilekoko emaitzen berri ematean, Euskaltel Taldeak jakinarazi zuen 13,5 milioi etxetara iristen zela Espainiako estatuan, bere sarea eta hirugarrenen sareetarako sarbidea barne hartuta (Orangeren sarea, besteak beste). Hala, Taldearen helburua lortuko da: 2020ko bigarren hiruhilekoaren amaieran 18 milioi etxetara iristea.

Estatu mailako sare-estaldura funtsezko aktiboa da Euskaltel Taldeak Espainia osora hedatzeko plana gauzatu ahal izateko (2020-2025eko Negozio Plana aurkeztu zenean eman zen hedatze-planaren berri, 2020ko martxoaren 10ean). 2020ko maiatzaren 20an, Virgin telco marka berria merkaturatu zuela iragarri zuen Taldeak, Espainiako estatuko hedapen horri ekiteko.

Egilea Andoni Beitia