Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

EAEk 19.000 langile gehiago ditu azken urtean

workers photo

Lehen sektoreari, hezkuntzari eta ostalaritzari esker, uda emaitza positiboekin bukatu du Euskal Autonomia Erkidegoak, abuztuko etenaldiaren ostean. Irailean, EAEk 6.000 afiliatutik gora irabazi zituen Gizarte Segurantzan.
Horrelako datu positiboak aurkitzeko 2007ko irailera arte egin behar dugu atzera; ez da gauza makala, beraz. Azken urtean, Euskadik 19.000 kotizatzaile irabazi ditu; langabeziaren datuak, baina, ez dira horren baikorrak, 350 pertsona gutxiago baitira. Hala ere, urteen arteko konparaketan bilakaera positiboa du langabeziak, Estatuan izandakoa baino baikorragoa lehenengoz. Bultzada handia Krisi ekonomikoan murgildu ginenetik, iraila ez da hilabete ona izan langabeziari eta Gizarte Segurantzako afiliatuei dagokienez. Ikasturtearen hasierak afiliatu berrien kopuru handia ziurtatzen duen arren, iraila ez da hilabete ona. Aurten,
aldiz, hilabete bikaina izan da iraila, aurreko urteetakoekin alderatuz. Hezkuntzaz gain, lehen sektoreak eta
ostalaritzak ere eman dute bultzada. Zehazki, hezkuntzaren arloan, %2,6ko hazkuntza izan da; ostalaritzan, %6koa; eta, lehen sektorean –batez ere, Arabako mahats-biltzeari esker– %3. Araba izan da gehien hazi dena, eta atzean Bizkaia eta Gipuzkoa ditu, hurrenez hurren