Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Gizarte Segurantza zirkular masiboak bidaltzen ari da

Gizarte Segurantzak enpresei eta autonomoei zirkular masiboak bidaltzeko kanpainari ekin dio, lanaldi partzialeko kontratuak eguneratzeko. Gutun horietan, Gizarte Segurantzak lanaldi partzialeko koefizienteak zalantzan jartzen ditu, eta langile horiek ordu gehiagoko lanaldiak egiten dituztela ohartarazten du. Neurriak lanaldi partzialeko kontratazioen erabilera okerrari aurre egitea du helburu.
Beharginak egindako lanordu errealak kontratuan erregularizatuta biltzeko betebeharra azpimarratzen du zirkularrak. Egoera ez erregu‐latzeak lan ikuskapena jasotzea eta langile bakoitzeko 6.250 eurora bitarteko zigorra ezartzeko arriskua dakar. Gainera, isun horri kotizatu gabe geratu denaren % 100 gehituko zaio, baita epez kanpo ordaintzeagatiko gainordaina, interesak eta kostuak ere.
Lanaldiaren eguneroko erregistroa
Lanaldiaren eguneroko erregistroa maiatzaren 12an sartu zen indarrean, eta lanaldi partziala eta aparteko orduak kontrolatzeko betekizuna du. Neurria ez da diru‐bilketa, ezta zigor ekimenarekin egin ere.