Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

DHL Express paketeria enpresak instalazio berria du Hernanin

MAIALEN MUSATADI / 2019-11-18/ Joan den urrian ireki zituen ateak DHL Express konpainiak Hernanin (Gipuzkoa) kokatutako instalazio berriak. DHL Expressek (DHL konpainiaren dibisioa) lantegi berriari esker, Euskadin duen presentzia sendotu du. Azpiegiturak 5.000 m2-ko lursaila du, eta horietatik 3.700 m2 nabeari dagozkio; 300 m2-ko bulegoak ditu bi solairutan, eta bezeroei harrera. DHL enpresak 3,55 milioi euroko inbertsioa egin du guztira, eta horietatik 1,85 milioi epe luzeko alokairu gastuei dagozkie.

Hala, instalazio berriak 2.735 pieza (paketeak, gutun-azalak eta paletak) prozesatzeko gaitasuna du ‘inbound’ eragiketan (lehengaiak eta intsumoak ekoizpen-plantan jartzeaz arduratzen dena), eta 1.240 pieza ‘outbound’ eragiketan (produktua saltokian amaitzen duena, bezeroa dagoen tokian). Estazio horretan plataforma baten gainean uhal garraiatzaile bat dago, bilketa eta banaketako ibilgailuak zuzenean kargatu ahal izateko.

Konpainiak adierazi duenez, azpiegitura berri horren egoera estrategikoak “Foronda-Gasteizko aireportuan DHLren ‘hub’ -arekin komunikazioa errazten du, eta kokapen ezin hobea du bere eragin-eremu osoan bilketa- eta banaketa-zerbitzua emateko”. Miguel Borras DHL Express Espainia eta Portugaleko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, Gipuzkoako instalazio berri horiek “beste urrats bat dira DHL Expressek azken urteotan garatutako inbertsio-plan estrategikoan, eta 2017an Gasteizko ‘hub’ ean egindako handitzearen osagarri da, jardueraren hazkunde-erritmo handia dela eta. Merkataritza elektronikoaren sektorearen boterearen ondorioz bidalketen bolumena handitzeak irtenbide berriak eta zerbitzuan hobekuntzak eskatzen ditu, bai kalitateari dagokionez, bai azkartasunari eta eraginkortasunari dagokienez “.

Gauzak horrela, Hernaniko instalazio berria konpainiak dagoeneko Euskal Herrian dituen instalazioei gehitu behar zaie. Gasteizko ‘hub’ az gain, DHL Expressek 18.844 m2-ko (6.732 m2-ko azalera eraikia) zentro operatibo bat du Derion (Bizkaia), DHL Parcelekin batera. Baita Leioan (Bizkaia) kokatutako Customer Service plataforma bat, Espainiako hizkuntza ofizial guztietan bezeroari telefonoz arreta emateko, bai eta ingelesez ere. Gainera, 2015ean Express bat ireki zuen Bilbon, bilketa- eta entrega-puntua, partikular, profesional eta enpresa txiki eta ertainentzako dokumentu eta paketeen presako garraio-zerbitzu nazional eta nazioartekoak eskaintzen dituena. Guztira, DHL Expressek 450 pertsona ingururi ematen die enplegu zuzena Euskal Herrian. Euskadin dauden instalazio horiei beste nabe bat gehituko zaie laster, Galdakaon (Bizkaia).