Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Hauek dira egungo inbertsiorik errentagarrienak

Aurreztutako diruari etekina ateratzeko modua da inbertitzea, hau da, diruaren transakzio jakin batzuen bidez diru gehiago lortzean datza. Dirua ondasun higiezinetan inbertitu daiteke etxe baten erosketaren bidez, urte batzuetan gehiago balioko duen aurreikuspenekin. Epe ertainean etekinak lortzeko helburuarekin negozio baten sorkuntzan inbertitu daiteke.

Inbertitzen hasi aurretik, zure egoera ekonomikoa eta inbertsio helburuak planteatu behar dituzu. Balorazio horren ondoren, inbertitzeko prest zauden eta une ona den ebaluatu ahal izango duzu. Lehenik eta behin, zure buruari galdera hauek planteatu: zenbat diru aurreztu dut? Zein da nire hileko aurrezki ahalmena? Zenbateko galera jasan dezaket?…
Burtsa
Burtsan inbertitzea merkatuan akzioak zuzenean erostea da. Irabazia kotizazio prezioaren oszilazioak sortua edo konpainiak bere etekinen zati bat akziodunen artean banatzeagatik gerta daiteke. Kotizatutako enpresa gehienek urtean behin edo bitan banatzen dituzte dibidenduak. Burtsan, gomendagarria da hazkunde postiboa erakusten duten kontu osa‐suntsuak eta zor baxuak dituzten enpresen baloreetan dibertsifikatzea eta inbertitzea.
Horretarako, baimendu‐tako bitartekari batekin harremanetan jartzea da onena; adibidez, zure finantza erakundearekin edota balore gentziarekin. Alabaina, beti egiaztatu behar da finantza bitartekaria CNMVn erregistratuta egotea. Burtsan, baloreen zorroa kudeatzeko, akzioen salerosketa edo harpidetza aginduak kudeatzeko, dibidenduen kobrantza eta akziodunen bileretara joateko erabiliko den balore kontu bat irekitzeko eskatuko da.
Inbertsio funtsa
Adituek inbertsio funtsetan inbertitzen hastea gomendatzen dute. Izan ere, burtsako operazioetan zergak ordaintzen dira irabazietan edo galeretan akzioak saltzen ditugun bakoitzean. Bestalde, funtsetan fondo batetik bes‐