Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Repsolek eta Ibilek ibilgailu elektrikoak kargatzean duten posizioa indartu dute

MAIALEN MUSATADI / 2019-12-10/ Repsolek eta Ibilek lankidetza akordioa sinatu dute ibilgailu elektrikoak kargatzeko sareari bultzada berri bat emateko. Repsolek erosi ditu Ibileko energia merkaturatzeko sarea eta zerbitzuak, jarduera horiei lotutako aktibo eta kontratuekin batera. Eragiketa horrek sendotu egiten du Repsolek Iberiar Penintsulako mugikortasunaren erreferente gisa duen posizioa, bai eta berrikuntzaren eta bezeroen beharretara egokitutako produktu eta zerbitzu berrien garapenaren aldeko apustua ere. Bestalde, Ibilek bere jarduera birkargatzeko azpiegituren instalazioan eta eragiketan zerbitzu teknologikoen eta balio erantsiaren merkatua hornitzean zentratuko du; horrela, teknologia- eta industria-erreferente gisa duen eginkizuna indartuko du, bai eta kudeaketa adimenduna eta sistema elektrikoarekiko integrazioa ere.

Behin operazioa itxita, Ibilek, Repsolek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) % 50eko partaidetza izaten jarraituko duenak, bere negozio-eredua eraldatuko du mugikortasunerako, jasangarritasunerako eta trantsizio energetikorako garapen teknologikoan zentratzeko eta, horrela, datozen urteetarako eremu horietan aurreikusten den garapen sendoari erantzuteko.

Akordio horren ostean, Repsol kargatzeko sare publikoa 230 puntu baino gehiagok osatuko dute, eta horiek Espainiako mota horretako azpiegitura garrantzitsuenetako bat dira. Horietatik 35 konpainiaren zerbitzuguneetan kokatutako karga azkarrekoak dira, eta, ondorioz, Repsol da eremu horretako elektrizitate-kargaren liderra. Ibilek enpresei eta partikularrei instalatu dizkien 1.000 terminal ere operatuko ditu konpainiak.

Horri gehitu behar zaizkio Iberiar Penintsulako birkarga ultra-azkarreko lehen bi puntuak, aurten Repsoleko gasolina-zerbitzuguneetan instalatu direnak. Horiei esker, teknologia hori jasaten duten ibilgailuen bateria bost eta hamar minutu artean kargatu ahal izango da, ohiko erregaia hartzeko erabiltzen denaren antzekoa. Horietako batek, Ugaldebietan (Bizkaia) dagoenak, lau terminal ditu, banaka 400 kW-raino emateko gai direnak, eta horrek Europako potentzia handieneko birkarga-puntu bihurtzen ditu.

Sektoreko ezagutzak eta esperientziak aukera emango diote Repsoli, Ibilen eskutik, sarea zabaltzen jarraitzeko, mugikortasun mota horren erabiltzaileen beharrak beteko dituzten puntu berriak jarriz. Horrez gain, konpainiak, Repsol Electricidad y Gas filialaren bidez, ibilgailuak kargatzeko elektrizitate% 100 berriztagarria hornitu ahal izango du, eta zerbitzu integrala emango die bezeroei.

Transakzio horrek Repsolek etorkizuneko mugikortasunaren garapenaren alde egindako apustua sendotzen du; izan ere, konpainiak funtsezko zeregina betetzen du Espainian eremu horretarako energia-horniduraren lider gisa. Mugikortasun elektrikoaren aldeko apustuaz gain, Repsolek mugikortasun iraunkorragoa lortzen laguntzen duten hainbat jarduera-ildo ditu, hala nola, erregai eraginkorragoak garatzea, AutoGas hornitzea edo WiBLE martxan jartzea, Madrilen carsharing zerbitzua.