Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

10 langile eta gehiagoko EAEko enpresen % 30,1 berritzaileak izan ziren 2018an

MAIALEN MUSATADI / 2020-01-02/ Eustatek argitaratu berri dituen datuen arabera, hamar langile edo gehiagoko enpresen % 30,1 berritzaileak izan ziren 2018an EAEn, eta aztertutako bi berrikuntza motei erreparatuz gero, produktuaren berrikuntza egin zuten enpresen % 18,1ek, eta prozesuaren berrikuntza % 27,9k. Espainiako Estatuan, hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 20koa da, EAEn baino ehuneko 10 puntu txikiagoa.

Halaber, enpresa guztiak kontuan hartuta, 2018an, EAEko konpainia berritzaileak % 17,3 izan ziren, % 8,5 produktuaren berrikuntzarekin eta % 16,4 prozesuaren berrikuntzarekin. Era berean, Euskadiko enpresek jarduera berritzaileetan egindako gastua 2.828 milioi euro izan ziren 2018an. Jarduera horietan, barneko I+Gko gastua % 50,3 da, I+Gko Eskurapena (kanpoko I+G) % 16,1 eta Beste jarduera berritzaile batzuk (*) gainerako % 33,6a.

Bestalde, enpresa berritzaileek erakunde publiko baten edo gehiagoren Vnantzaketa publikoagatik laguntzak jaso ditzakete; hala, enpresa horien % 25,7k Vnantzaketa publikoa jaso zuten 2018an. Jatorria aztertuz gero, Jaurlaritzako laguntzak nabarmentzen dira, enpresa berritzaile guztien % 17,6ra iritsi baitziren; aldundiek eta toki administrazioek enpresa horien % 9,1 eta % 4,3 finantzatu zituzten, hurrenez hurren.

Gainera, estatuko administrazioak EAEko enpresa berritzaileen % 4,4ri lagundu zien, eta enpresen % 5,3k, berriz, Europar Batasunaren finantzaketa jaso zuten Horizon 2020 programaren bidez eta antzeko ehunekoak beste finantzaketa baten bidez.

Laguntzak

Hamar langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, % 48,1ek laguntza publikoak jaso zituzten, eta Jaurlaritza izan zen tamaina horretako berrikuntza gastuak zituzten enpresen kopuru handiena Vnantzatu zuena: % 36,0. Foru aldundiek eta toki administrazioek % 18,9 eta % 7,9 Vnantzatu zituzten, hurrenez hurren, eta estatuko administrazioaren Vnantzaketa hamar langile eta gehiagoko enpresen % 15,4ra iritsi zen. Gainera, % 10,7k Europar Batasunaren Vnantzaketa jaso zuen Horizon 2020 programaren bidez, eta % 8,9k beste Vnantzaketa mota bat.

Bestalde, 2018an, enpresen % 53,4k uste zuen berrikuntza zailtzen zuten faktore jakin batzuk zeudela, besteak beste, enpresaren barruan beste lehentasun batzuk (% 38,5), kostu handiegiak (% 32,6), merkatuan lehia handiegia (% 27,3), laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko zailtasunak (% 25,5) eta enpresa barruan Vnantzaketarik ez (% 24,9). Hamar langile edo gehiago dituzten enpresetan jarduera berritzaileak egitea zailtzen zuten faktoreak zeudela uste zutenek % 61,7raino igo zuten portzentajea, aurreko oztopo berberak nabarmenduta.

Gainera, produktu berrikuntza zuten enpresetan, negozio zifra osoaren % 36,4 produktu berritzaileetatik heldu zen, eta aldatu gabeko edo pixka bat aldatutako produktuak gainerako % 63,6 izan ziren. Hamar langile edo gehiagoko enpresetan, ehuneko horiek zertxobait ezberdinak ziren, eta % 35,5ekoa zen produktu berriek edo nabarmen hobetuek negozio zifraren gainean zuten batez besteko eragina.