Erreportajeak

Bilera ugari ospatu arren, neketsua izaten ari da adostasunak lortzea, sindikatuen esanetan.

Borroka egunak Bizkaiko metalgintzan

M.M. // 2019-11-15/ Irailaren 30ean hasi eta urriaren 4ra arteko greba egunetan Bizkaiko industriaenpresetako langileak, 50.000 behargin baino gehiago biltzen dituen sektorea – 9 langiletik 1 Bizkaian– kalera atera dira. Hala, beharginek Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzari (FVEM) “itun duina” sinatzeko eskatu diote Bizkaiko txoko desberdinetan zabaldutako grebatan, manifestazioetan eta elkarretaratzeetan. Izan ere, metalaren sektorean sinatutako azken ituna 2003. urtekoa da, eta ordutik hona ez da soldata igoerarik ezta lan hobekuntzarik izan.

Halaber, mobilizazio nagusia Bilbon egin bazen ere, sindikatuek probintziako beste hainbat udaletan ere bizkaitar metalgileen sektorerako lan-hitzarmen “duin” bat aldarrikatzeko manifestazioetara deitu zuten. Grebak zirela eta, hainbat enpresa itxi egin zituzten Ezkerraldean, Durangaldean eta Meatzaldean, eta beste zenbaitetan jarduera era esanguratsuan baretu zen. Gainera, grebalariek errepideak ere itxi zituzten, barrikadez baliatuz.

Sindikatuak

Bizkaia Metalen negoziazio mahaian ordezkaritza duten lau sindikatuek –ELA, CCOO, LAB eta UGT– gogorarazi dutenez, Bizkaiko Metalen borrokaren xedea sektoreak bizi duen prekarietatea gainditzen lagunduko duten baldintzak eta eskubideak lortzean oinarritzen da. Hortaz, FVEM patronalak aintzat hartzen ez dituen beste zenbait errebindikazio egitea beharrezkoa da: soldatak, lan orduak, subrogazio eskubidea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, ETTen behin-behinekotasuna eta erabilera arautzea, eta laneko osasuna bermatzea.

Astebeteko grebaren ondoren, sindikatuek Bilbon burututako prentsaurrekoan mobilizazioen balantze “oso positiboa” egin dute, eta beraiek helarazitako datuen arabera, egunero langileen %80 inguruak egin du greba. Alabaina, sindikatuentzat greba egunok “arrakastatsuak” izan dira, langileen erantzuna oso ona izan delako, eta Bizkaiko metalak “produkzioa berriro gelditu” duelako.

Era berean, sindikatuek egindako azterketa bateratuan argi utzi dute patronalaren erantzuna ez jasotzekotan, mobilizazio eta ekintza berrien egutegia onetsiko dutela, eta oraingoz, berriz ere greba egiteko aukerari ez diote uko egiten.

Jaurlaritza

FVEM patronalak bere partetik, zalantzan jarri zuen sindikatuen negoziatzeko borondatea, eta horren arira antzeko deklarazioak egin zituen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Izan ere, Urkulluk grebaren atarian egindako adierazpen batzuetan patronalak akordioa lortzeko “ahal zuen guztia” egin zuela esan zuen. Hori dela eta, sindikatuek eta oposizioko alderdiek FVEM alde agertzea egotzi zioten Urkulluri. Horiei erantzunez, Lehendakariak inoren alde “posizionatu” ez zela azaldu zuen. Urkulluk irail amaieran esandakoekin “elkarrizketa prozesu bat hastea” eskatu nahi izan zuela esan, eta alde biei negoziaziorako «benetako borondatea » eskatzen diela aitortu du.



cryptocurrency photo

Kriptomoneten erabileraren hazkunde nabarmena

Kriptomoneta –ingelesez, cryptocurrency– salerosketa-bide digital bat da. 2009an, bitcoin lehenbiziko kriptomoneta martxan jarri zen, eta ordutik aurrera beste hainbat kriptomoneta agertu izan dira, tartean, Litecoin, Ethereum, Ether, Ripple eta Dogecoin. Azken boladan, baina, zeresan handia eman du kriptomoneta aitzindariak, izan ere, bere erabilera zeharo hazi da, eta, horrekin batera, moneta asko garestitu da. Hala ere, bere balioak gora azkar egiten duen bezala, behera ere egin dezakeela erakutsi digu azken asteotan.

Kriptomonetaz hitz egiteko unean, guztioi etortzen zaigu burura bitcoin moneta. Hori da ezagunena, erabiliena eta baliotsuena gaur egun. Bera da, era berean, kriptomoneten aitzindaria. Baina, nola funtzionatzen dute? Kriptomoneta salerosketa bide digital bat da. 2009an, bitcoin lehenbiziko kriptomoneta
martxan jarri zen, eta ordutik aurrera beste hainbat kriptomoneta agertu izan dira. Neolitoan erabiltzen
hasitako trukeaz geroztik, zeharo aldatu da gizakiak erabilitako ordainketa bitartekoa.

Ganadua, maskorrak, urrea… gizakiak ordaintzeko erabiltzen duen materiala aldatzen joan da denboraren poderioz, moneta, billete edota diru elektronikora helduz. Teknologia berriei esker, ordaintzeko bide berriak agertu dira, bitcoinak 2009an hasitakoa, esaterako.

Funtzionamendua

Kriptomonetak txanpon digitalak dira, eta zifratu digitalaren bidez jarduten dute. Ohiko monetetatik aldenduz, kriptomonetek ez daukate euskarri #isikorik, izan ere, sarean existitzen dira soilik. Kriptomonetak munduko edozein lekutan erabili daitezke, betiere, saltzaileak eta erosleak bitarteko hori onartzen duten bitartean. Kontzeptu hau garrantzitsua da, izan ere, inork ez balu kriptomoneta onartuko salerosketa bitarteko gisa, txanpon digitalak ez luke inolako baliorik izango. Urrearekin – edota edozein monetarekin– gertatu bezala, zenbat eta jende gehiagok erabili, orduan eta gehiago balioko du kriptomonetak. Bitcoina, adibidez, euroaren parean hasi zen 2009an, hau da, bitcoin bat=euro bat; baina abenduan 16.000 euro balio izatera heldu da. Halaber, orain, bi hilabete geroago, 5.000 euroan dago bitcoina.

Oraingoz, beraz, gorabehera handiko moneta dugu bitcoina. Bitcoinak eskuratzeko bide bi daude: meatzaria izanez (aitzinean urrea ateratzen zutenei erreferentzia eginez) edota bitcoinak dituen beste bati erosiz. Meatzariaren bidea konplikatuagoa da, izan ere, bitcoinak zuk sortu behar dituzu zure kabuz, alogaritmo konplikatuen bitartez; gainera, kriptografia
aurreratuak kalkulu matematiko ugari eskatzen ditu, eta, gaur egun, ordenagailu arrunt batekin egitea ezinezkoa da, potentzia handia behar lukeelako –bitcoinak sortzen espezializatutako enpresek 150.000 dolarretik gorako ordenagailuak erabiltzen dituzte–.

Segurtasuna

Kriptomoneten ezaugarririk nabarmena segurtasuna da. Bertan esku hartzeko kriptogra ia konplikatuak beha rdira. Matematikoki posible den arren, erasotzaile batek bitcoina sustengatzen duen sare osoak baino potentzia gehiago beharko luke; hau da, Google bezalako konpainia bat izan beharko litzateke, eta, hala eta guztiz ere, %50eko probabilitatea du arrakasta edukitzeko.

cryptocurrency photo