Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Telelanak erregulazio berria izango du

ANDONI BEITIA /2020-06-08/ Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoek 114.162 langabe erregistratu dituzte 2019. urtearen bukaeran , hau da, aurrekoan baino 5.512 gutxiago (-%4,61). Abendua bakarrik kontuan hartuta, EAEn 385 langabe gehiago izan ziren (%0,34 gehiago), Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren datuen arabera.

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak telelana arautzeko lege berria onartu nahi du laster, modalitate hori borondatez onartzen duten langileek diru-sarreren edo lan-eskubideen murrizketarik ez dutela izango bermatzeko.

Yolanda Diazen sailak behar besteko erregulazioa eman nahi du hainbat beharrizani erantzuteko, eta, horretarako, orekatu egin nahi ditu besteren kontura lan egiteko modu berri horien erabilera eta enpresei eta langileei dakarzkien abantailak, alde batetik, eta, bestetik, eskubideen esparru bat, besteak beste, “Borondatezkoa eta itzulgarria” izateari buruzko printzipioak betetzeko. Halaber, baldintza profesionaletan “tratu-berdintasunaren” printzipioa zaindu behar dela esan du.

Arau berriak, halaber, honako hauek arautuko ditu: gehieneko lan-denborak eta gutxieneko atsedenaldiak, lan-denboraren banaketa malgua, batez ere neke fisiko eta mentalarekin, datuak bistaratzeko pantailen erabilerarekin eta isolamendu-arriskuekin lotutako prebentzio-alderdiak.