Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Pribatasun politika

Nortzuk gara?

Ekonomiaren KZ aldizkariaren webgunea eskaintzen dizugu hemen, Mediagune taldea, Leizaola Fundazioko atalak, sortu duen eremua izanik.

Zeintzuk dira batzen ditugun datu pertsonalak eta zertarako batzen ditugu?

Xedea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin bat, pribatutasun-politika honen helburua hau da: Ekonomiarenkz.eus zerbitzuetara sartzen diren edo zerbitzuok erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak Mediagune Taldeak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutaraztea.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

MEDIAGUNE TALDE – LEIZAOLA FUNDAZIOA (Leizaola Fundazioko atala)

IFK: G95573325

Posta-helbidea: 612 posta kutxatila, 48080 Bilbo.

Telefono-zenbakia: 94 421 30 31

Helbide elektronikoa: ekonomiarenkz@ekonomiarenkz.eus

Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: ekonomiarenkz@ekonomiarenkz.eus

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

MEDIAGUNE TALDEAK (Leizaola Fundazioko atala den aldetik) honako hauetarako tratatzen ditu datu pertsonalak: batetik, gure zerbitzuak emateko eta gure jarduerei buruzko jakinarazpenak bitarteko fisiko eta elektronikoen bidez bidaltzeko; eta, bestetik, erabiltzaileen lehentasunei buruzko profilak egiteko. Horretarako, ez da pertsonei eragingo dien erabaki automatizaturik hartuko.

Dagokion zerbitzu bakoitza gauzatzeko eskatzen dugun datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio-politika espezifiko bat aurkituko du erabiltzaileak pribatutasun-atari honetan.

DATUEN JATORRIA

Biltzen ditugun datu pertsonalak aipatu datuei dagozkien pertsonek emandako informaziotik datoz zuzenean.

DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIATASUNA

MEDIAGUNE TALDEAREN zerbitzuen erabiltzaileek bermatzen dute emandako datu pertsonal guztiak zehatzak eta egiazkoak direla, eta indarrean daudela, eta behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa hartzen du bere gain.

GORDETZEA

Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, kasu bakoitzean biltzeko izan zituzten xedeei erantzuteko beharrezkoak diren heinean –MEDIAGUNE TALDEAREKIKO loturari eusteko– eta pertsonak horiek ezabatzea eskatzen ez badu. Halaber, gorde egingo dira, MEDIAGUNE TALDEARI exiji dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzeko epeen arabera.

LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILTZEKO GAITZEN DUEN LEGE-TITULUA

Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluak zehaztutako baldintzetan egingo da MEDIAGUNE TALDEAK datuak tratatzeko legitimazioa. Aipatu artikuluaren ondorioetarako, jarduera bakoitzean aplikagarri d(ir)en zilegitasun-titulu(ar)en berri emango zaie pertsonei.

HARTZAILEAK

Datu pertsonalak tratatzen dituen bitartean, MEDIAGUNE TALDEAK ez du daturik lagako, non eta ez den lege-betebehar bat bete behar edo non eta pertsonak ez duen aurretiko baimena eman.

Baliteke hainbat zerbitzu emateko MEDIAGUNE TALDEAREN tratamendu-arduradun izango diren enpresei jakinarazpenak egin behar izatea. Enpresok konfidentzialtasunez eta segurtasunez tratatu behar dituzte datuak, eta Europar Batasunetik kanpo egon daitezke, Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield akordioa betez. Akordioari buruzko informazio gehiago hemen: https://www.privacyshield.gov

ESKUBIDEAK

MEDIAGUNE TALDEAK interesdunei beren datu pertsonalak tratatzeari lotutako eskubide hauek baliatzeko aukera ematen die:

-Beren datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.

-Zuzentzea edo etetea eskatzeko eskubidea.

-Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.

-Tratamenduari uko egiteko eskubidea.

-Datuen eramangarritasunerako eskubidea.

-Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.

Edonork eska dezake MEDIAGUNE TALDEAK berari buruzko datu pertsonalik tratatzen duen baieztatzea, eta interesdunak bere datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea du, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik erabiliko dira. Kasu jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik.

Kasu horretan, MEDIAGUNE TALDEAK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko legezko arrazoiengatik edo erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko izan ezik.

Xede jakin baterako baimena eman badu, interesdunak eskubidea du emandako baimena edozein momentutan ezeztatzeko, ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari kalterik egin gabe.

Datu pertsonalen gaineko eskubideak erabiltzeko, bidaliguzu gutun bat, izen-abizenak, NAN zenbakia eta zurekin harremanetan ipintzeko telefono zenbakia eta berehala atendituko dugu zure eskabidea. Bi aukera dituzu gutuna helarazteko: ohiko postaz, 612 postakutxatila – 48008 Bilbora bidaliz, edo posta elektronikoz, leizaola@leizaola.eus helbidera idatziz.

Datu pertsonalak babesteari lotutako bere eskubideak betetzen ez direla irudituz gero, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentzian, edo horren webgunearen bidez: https://www.agpd.es.

DATUEN BABESAREN ORDEZKARIARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamendu Orokorra betez, MEDIAGUNE TALDEAK datuen babesaren ordezkari bat du, MEDIAGUNE TALDEAK informazio pertsonala pertsonak errespetatuz kudeatzen duela zaintzeko, eta datuen babesaren araudia betetzen dela ziurtatzeko. Figura horrekin harremanetan jartzeko, helbide elektroniko hau erabil daiteke: ekonomiarenkz@ekonomiarenkz.eus