Euskadik klima-aldaketari aurre egiteko prestatzen ari da
Azken hamarkadetan, ondare kultural eta naturalak klima-aldaketatik eratorritako ondorio gero eta ugariagoen eragina jasan du. Euskadik klima-aldaketari egiten dion ekarpena, kuantitatiboki, txikia da. Europar Batasunean guztira egiten diren isurien mapan, euskal kuota % 0,5ekoa da; halere, klima-aldaketaren inguruan duen politika gidatzen duen oinarria erantzukizun partekatua da. Izan ere, euskal gizarteak ez du klima-aldaketaren aurka munduan dagoen borrokatik kanpo geratu nahi. Horren aurrean, Euskadik klima-aldaketaren estrategia plangintza-sendoa du, Euskadiren jarduna gidatuko duena 2050era arte.
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburua
U. G. // Euskadik klima-aldaketari egiten dion ekarpena, kuantitatiboki, txikia da. Europar Batasunean guztira egiten diren isurien mapan, euskal kuota % 0,5ekoa da; halere, klima-aldaketaren inguruan duen politika gidatzen duen oinarria erantzukizun partekatua da. Izan ere, euskal gizarteak ez du klima-aldaketaren aurkako mundu borrokatik kanpo geratu nahi. Erantzukizun partekatuak eta gizartearen eskaera horrek karbono gu-txiko eta klima-eraginei egokitutako lehia-ekonomia bat lortzeko elkarlan-estrategia bat abiaraztera bultzatu dituzte sektore publikoa nahiz enpresak.
Parisko Hitzarmena berretsi zenez 2016ko azaroaren 4an, Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren arloan eta karbono-isuri gutxiko ekonomia baterako bidean gauzatutako jarduerek bultzada jaso dute. Euskadin ekiteko bide-orria zehatz-mehatz ageri da 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategian, Klima 2050, eta 2030erako Euskadiko Energia Estrategian, 2015ean eta 2016 onartu zirenak hurrenez hurren.
Euskadi aurrerapausoak ematen ari da klima-aldaketaren aurkako borroka aukera bilakatzeko; helburu hori lortze aldera, isuri gutxiagoko ondasun eta zerbitzuak ekoizten, klima-aldaketei egokitzeko estrategiak ezartzen eta ume eta gazteak herritar trebatu eta erantzukide bilakatzeko trebakuntza ematen ari da. Ekimen guztiek, gainera, euskal ekonomia berrirako garrantzi estrategikoa dute: administrazio publikoen gidaritza eredugarria dela bide, karbonoaren menpekoak ez diren ekoizpen-eredu garbietan oinarriturik, berrikuntzak sartzen ari dira gizarte konprometitu baterantz eta euskal ekonomia jasangarri baterantz aurrera egiteko.
Urban Klima 2050 proiektu integratua hurrengo urteetarako Euskadin izango den klima-ekintzarako proiekturik handiena da. Europar Batasunak onetsi du klima-aldaketa arintzeko eta/edo klima-aldaketari egokitzeko LIFE proiektu integratuen barruan.
Klima Aldaketaren Euskal Estrategia-KLIMA 2050 2015eko ekainean onartu zen eta bi helburu ditu. Lehenik, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteari eta energia berriztagarriaren kontsumoa handitzeari lotuta dago. Bigarrenik, klima-aldaketara egokitzearekin lotuta, klima-aldaketaren aurrean Euskadik erresilientzia izan dezala planteatzen du, edo, beste modu batean esanda, lurraldea martxan mantentzea, urteak igaro ahala kliman jazoko diren aldaketak gorabehera.
Europar Batasunak Urban Klima 2050 LIFE Integratua onartu izanak agerian uzten du Euskadik, klima-gobernantzako esparrua izanik, ondo koordinatutako estrategia duela. Horrek Euskadi osoa biltzen du, eta hainbat eragile publiko eta pribatu ere elkartzen ditu, Euskaditik kanpoko beste erakunde batzuekiko koordinazioa sustatzeaz gain. Proiektuaren hasierako asmoa da estrategia- eta ezarpen-eredu hori Europar Batasuneko beste eskualde batzuetan errepikatu ahal izatea.
Ondorio nagusiak
Klima-aldaketaren aurkako borrokan, etorkizuneko klima-baldintzak nolakoak izango diren aurreikustea da urratsetan lehena. KLIMA 2050 Estrategiaren eta duela gutxiko beste ikerlan batzuen arabera, honako hauek izango dira Euskadin klima-aldaketak izango dituen ondorio nagusiak: itsas maila igoko da, 2050erako itsas maila 18-22 zentimetro igotzea espero da, eta 53-80 zentimetrora ere hel daiteke 2100. urtean; hala, eragina izango luke ekosistemetan eta kostaldeko udalerrietan. Gainera, prezipitazioen erregimena aldatu egingo da, XXI. mendearen amaierarako prezipitazioak % 15 murriztuko direla aurreikusten da. Euri arineko egunak apurka-apurka murriztuko dira, baina prezipitazio handiak ugaritu egingo dira. Eta tenperatura igo egingo da, aurreikusten da 1,5 eta 5 gradu artean igoko dela hurrengo urteetan.
Asteklima 2023
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, klima aldaketaren aurka mobilizatzeko jarduerez beteko da Euskadi, ASTEKLIMA 2023-Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizioarekin. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez sustatutako ekimen honek herritarrak kontzientziatu eta mobilizatu nahi ditu beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egin diezaioten.
Asteklima 2023k EAEko hiru lurralde historikoetara zabalduko du jarduerez jositako egutegia: tailerrak, hi-tzaldiak, interpretazio txangoak, jokoak eta beste esperientzia batzuk. Jarduera horiek aproposak izango dira euskal gizarteko era guztietako ikusleentzat –kasu askotan, guzti-guztientzat–. Hala, klima-aldaketak dakartzan erronkak ezagutzeko aukera izango dute, eta gaur egungo eta etorkizuneko erronka klimatikoei eta energetikoei aurre egin ahal izateko tokiko jardunak duen garrantzia ulertuko dute. Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizioa izango da aurtengoa. 2019an sortu zuten, herritarrak kontzientziatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko konpromiso pertsonalerantz mobiliza-tzeko. 2022ko edizioan, 58 udalek, mankomunitate batek eta hiru administrazio-batzarrek hartu zuten ekintza klimatikoari begirako konpromisoa, baita sektore pribatuko hiru elkartek eta bost erakundek ere. Horri esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ziren, udalerrien eta herritarren ekintza ardatz hartuta, klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronka dela-eta herritarrak mobilizatzeko eta gaia euren agendan txertatzeko.
Plataforma berria
Komunitate zientifikoa eta ondarearen kudeatzaileak harremanetan jartzeko eta eremu historiko, kultural eta naturalak modu seguruan berreraikitzeko jarraibide egokiak partekatzea bul-tzatzeko, TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroak, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) laguntzarekin, klima-aldaketarekiko eremu zaurgarriak leheneratzeko plataforma bat jarri du martxan. Arriskuan dauden eremu historiko eta kulturalen erresilientzia hobetzeko soluzioen multzo bat da, eta, prozesuan, autodiagnostikoko tresnak eta monitorizazioa erabiliko dituzte erabakiak har-tzeko. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta EGIS euskal enpresa ere aritu dira sistema hori garatzeko lanetan. Plataforma zuzentzen zaie tokiko agintariei, hiri-planifikatzaileei, kon-tserbazioko profesionalei, lehen laguntzako langileei eta ondare kulturalaren jabe eta administratzaileei, eta helburua da eremu historikoak erresiliente, zirkular, adimendun eta inklusiboago bihurtzeko prozesua gidatuko duten tresnak eskaintzea, kon-tzientzia, egokitzea eta arriskuen aurkako prestaketak aprobetxatuz.
Sistema Europako ekimen baten barrukoa da, eta zenbait tokitan aplikatzen ari dira, Europako klima- eta ingurumen-erronka nagusiak kudea-tzeko: Ravena (Italia), Seferihisar (Turkia), Dordrecht (Herbehereak), Sava ibaiaren arroa (Europako hego-ekialdea) eta Baixa Limia-Serra do Xurés Parke Naturala (Galizia). Ikerketa-kasu guztiak ikaskuntza-sare baten bidez lotzen dira. Hala, ezagutzak, esperien-tziak eta kudeaketako jardunbide egokiak etengabe trukatu ahal izango dira.
Erreportaje hau Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030
Agendaren Idazkaritza Nagusiak babesten du.