AR Racking enpresak Zamudion du zentro teknologikoa, eta biltegiratze industrialeko sistemetan espezializatuta dago.
I+Ga fakturazioaren % 15era iristen da, eta konpainiak presentzia komertziala du 60 herrialde baino gehiagotan. Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du. Programa horrek euskal enpresetan sustatzen du, SPRIk arlo horri buruz antolatutako ehun ekonomiko bat sortuz.
2004an sortu zen, biltegiratze sistemetan espezializatutako industria lerro berri bat garatzeko, taldeak altzairuaren eraldaketan duen esperientzian oinarrituta. Ordutik, hazkunde handia izan du industrian eta nazioartean.
Mugarri nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: 2007an Zamudion Zentro Teknologikoa sortzea, Tuterako lantegia pixkanaka handitzea 35.000 metro koadro gainditu arte, eta bulegoak eta filialak irekitzea Europako, Latinoamerikako eta Estatu Batuetako merkatu estrategikoetan. “Horri gehitu behar zaizkio Mondragon Unibertsitatearekin batera sortutako AR Lab eta EHUrekin sortutako AR Racking Gela. Gaur egun, konpainiak presentzia komertziala du 60 herrialde baino gehiagotan ”, adierazi dute arduradunek.
Paleterako apalategi konbentzionalak
AR Rackingek biltegiratze industrialeko sistemak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen ditu askotariko sektoreetarako, hala nola elikadura eta edariak, automobilgintza, logistika eta garraioa, retaila, e-commerce, farmazia eta kosmetika, manufaktura-industria, kimika eta hotzeko biltegiratzea. “Gaman sartzen dira paletetarako apalategi konbentzionalak, Drive In sistema trinkoak, oinarri mugikorrak, Shuttle paleta, sistema dinamikoak, picking soluzioak eta biltegi automatiko eta autosostengatzaileetarako egiturak. Proiektu bakoitza bezeroaren behar operatibo eta logistikoen arabera diseinatzen da ”.
Plantilla 344 pertsonak osatzen dute. Konpainiak Tuterako ekoizpen zentro erabat automatizatua eta I+G+Bko Zentro Teknologikoa konbinatzen ditu Euskadiko Parke Teknologikoan (Zamudioko campusean) eta nazioarteko merkataritza sare zabal batean.
Berrikuntza, ardatz estrategikoa
Enpresak bere negozio-bolumenaren % 15 I+Gra bideratzen du. “Berrikuntza da AR Rackingen ardatz estrategikoetako bat, eta I+G+b-ko Zentro Teknologiko propioa dugu Bizkaiko Parke Teknologikoan. Jarduera hau Mondragon Unibertsitateko AR Lab-ekin eta EHUko AR Racking Gelarekin osatzen da, non gure biltegiratze sistemen ikerketa, egiturazko analisi, simulazio eta etengabeko hobekuntza proiektuak garatzen diren ”.
Datozen urteetako erronka nagusia da gobernu, arrisku eta betetze eredu sendo bat finkatzea, AR Racking bezalako nazioarteko industria enpresa baten errealitatera egokitua. Horrek esan nahi du Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren (ISKS) barruan dauden prozesuak eta kontrolak ontzen jarraitu behar dela, eta Adimen Artifiziala modu egituratuan integratu behar dela, gure CTIOren eskutik, zibersegurtasunaren kudeaketan ”.
Adimen artifiziala aukera bat zein arrisku bektore berri bat dela uste dute. “Helburua da modu arduratsuan txertatzea, erabilerari lotutako arriskuak kudeatzeko behar diren gobernantza esparruak ezarriz. Azken batean, zibersegurtasun adimentsuago, proaktiboago eta konpainiaren helburu estrategikoekin lerrokatuago baterantz eboluzionatu nahi dugu ”.

