Langile etorkinen pisua sendotzen ari da Gipuzkoan, denbora pasa ahala.
Egoera ekonomikoa hoberantz doan heinean, langile etorkinen kopurua
hazten doa. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako
uztaileko datuen arabera, 17.471 langile etorkin daude aipatutako
herrialdean, iazko uztailean baino %6,5 gehiago. Hazkunde hori Euskal
Autonomia Erkidegoan izan den handiena da.
Langile hauen azken joera, aldiz, aldatu egin da. Gehienak Erregimen
Orokorrean izena emanda daude, hau da, ez autonomo gisa. Sexuari
erreparatuz gero, alde nahikoa dago bien artean: gizonezko 9.000 langile
eta emakumezko 8.470 langile.
8.000 langile gehiago Gizarte Segurantzan
Langile etorkin gehienak Errumaniatik –Europar Batasuneko herrialdea–
datoz, eta, ondoren, Bolivia eta Maroko daude, hurrenez hurren.
Portugaldarrak, txinatarrak eta kolonbiarrak ere asko dira. 2015eko
lehenengo zortzi hilabeteetan, Gizarte Segurantzako afiliazioa 8.000
langilean hazi da EAEn; horietatik,
2.500 atzerritarrak dira. Zerbitzuen alorra da jaun eta jabe kolektibo honetan, batez ere, etxeko lanak eta ostalaritza.