Pablo Hernandez de Cos Espainiako Bankuko gobernadoreak uste du 2022an ez direla emango Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasa ofizialak igotzeko baldintzak, bere aurreikuspenen arabera inflazioaren gorakada aldi baterakoa izango baita.

Izan ere, Europako Banku Zentralak diru-pizgarrien programari berriro ekiteko aukera du, beharrezkoa izanez gero. Gobernadoreak Expansión egunkariari eskainitako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, agenteak pandemiara “egokitzeko gaitasuna irabazten joan dira”, eta, horregatik, ez du espero seigarren olatuak aurrekoak bezain murrizketa gogorrak behar izatea.

Egilea Andoni Beitia