Gobernu Kontseiluak Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioari 12.610.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du astearte honetan, Bilboko Arte Ederren Museoa 2021-2036 aldian handitzeko eta berritzeko proiektua finantzatzeko.

Handitze-lanak Foster+Partners LTd + LM Uriarte Arkitektura SLP enpresak egingo ditu, Agravitas proiektua garatzeko. Museoaren Fundazioa osatzen duten hiru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Kutxabank finantza-erakundearekin obra horiek egiteko sinatzen den kreditu-lerroaren zenbatekoaren herena ordainduko diote Fundazioari. Guztira, erakunde bakoitzak 12,6 milioi euro ordainduko ditu 2036ra arte.

Egilea Andoni Beitia