Euskadiko industriaren negozio-zifrak % 13,6ko hazkundea izan zuen joan den urrian 2020ko hil beraren aldean, Estatuko batez bestekoa ( % 7,8) baino ia sei puntu gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Adierazle horrek gora egin zuen urrian hamabi autonomia-erkidegotan, eta behera beste bostetan. Hazkunderik handienak Andaluzian ( % 30,5), Murtzian ( % 28,3) eta Asturiasen ( % 21,7) izan dira, eta Euskadik zortzigarren igoerarik handiena izan du. Jaitsierarik handienak, aldiz, Nafarroan ( % -6,7), Aragoin ( % -4,2) eta Madrilen ( % -3,7) izan dira.

Urtea hasi zenetik, batez beste, euskal industriaren negozio-zifra % 18,6 igo da, autonomia erkidego guztien artean bosgarren hazkunderik handiena eta Estatuko batez bestekoa baino ia hiru puntu gehiago.

Avatar

Egilea Andoni Beitia