Donostian erabilitako etxebizitzen prezioak % 3,6 egin du gora urtebetean, Idealistak argitaratutako txostenaren arabera. Txosten horrek 2020ko abenduko eta 2021eko hilabete bereko prezioak hartzen ditu kontuan. Igoera horren ondorioz, Estatuko hiribururik garestiena izaten jarraitzen du, metro koadroko 4.970 euroko batez besteko prezioarekin, eta Bartzelona (3.932), Madril (3.700), Palma (3.100) eta Bilbo (3.100) baino gehiago dira.

Euskadin, metro koadroko 2.706 eurotan geratu da batez besteko prezioa, 2020aren aldean % 1,6ko igoera izan ondoren. Hiru lurraldeen artean, Araba igo da gehien ( % 6,5, Gipuzkoan % 1,7 eta Bizkaian % 1,3), baina Gipuzkoan da metro koadroa garestiena: batez bestekoa 3.215 eurokoa da, Bizkaian 2.660 eurokoa eta Araban 2.188koa.

Hiriburuei dagokienez, Donostiako metro koadroaren batez besteko prezioa (4.970 euro) Gasteizkoa (2.417 euro) halako bi da, eta Bilbokoa (3.045 euro) baino nabarmen garestiagoa.

Estatuan, oro har, erabilitako etxebizitzen prezioak % 2,8 egin du gora azken 12 hilabeteetan, eta metro koadroa 1.829 eurotan utzi du.

Igoera hori gorabehera, Idealistako bozeramaile Francisco Iñaretak adierazi du ez dagoela higiezinen “burbuila” bat berriro egoteko arriskurik, hazkundea ” % 3tik behera mantendu baita”, esan du Estatuko batez besteko igoerari erreferentzia eginez: “Aditu askok iragarri zutenaren kontra, prezioek ez dute beherakada orokorrik izan. Hipoteken eta interes-tasen prezio historikoan, familiek hilabete horietan sortutako aurrezkietan eta txertaketa-prozesuen arrakastan aurki ditzakegu arrazoiak “.

Egilea Andoni Beitia