Gasteizko Mercedesen lantegiak astelehen honetan ekin dio berriro ekoizpenari, abenduaren 17tik piezak biltzeko geldialdia izan ondoren.

Sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez, enpresak urte berria hasi du eta aste honetan egunero lan egingo dute, asteburuan eta Errege egunean izan ezik. Aurreikuspenen arabera, asteazkenean jakinaraziko du zuzendaritzak datorren asteko aurreikuspena.

Erdieroaleen horniduraren ziurgabetasunak hainbat geldialdi eragin ditu azken hilabeteetan enpresa horren ekoizpenean, Euskadiko handiena, 5.000 pertsona ingururi enplegu zuzena ematen baitie.

Egilea Andoni Beitia