Handizkako merkatuan (pool) elektrizitatearen prezioak gora egin du berriro astearte honetan, hirugarren egunez jarraian, zehazki % 1 inguru, eta 152,15 eurotan kokatu da megawatt ordua (MWh), aurten izan duen preziorik altuena.

Igoera berri horrekin, argindarraren prezioa aurreko asteartean baino % 46 garestiagoa izango da, eta duela urtebete poolak ezarri zuen zenbatekoaren (59,85 euro) bikoitza baino gehiago hazi da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia