Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren datuen arabera, abenduaren 31n 32.121.263 euro ordaindu dira Euskadin 2021eko Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) bidez.

Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (FEGA) bidez, Ministerioak koordinatu egin zuen autonomia-erkidegoek urriaren 16an hasitako 2021eko kanpainako NPBren zuzeneko laguntzetatik 4.009 milioi euro baino gehiago ordaintzea.

NPBren zuzeneko laguntzak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) urteko ordainketa guztien % 90 inguru dira, eta “errenta-bermea dira 2021ean laguntza-eskaera aurkeztu zuten 663.500 nekazari baino gehiagorentzat”, Ministerioak atzo azaldu zuenez.

Erkidego bakoitzak bere ordainketa-egutegia ezartzen du, eta egutegi hori, aldi berean, laguntzen onargarritasun-baldintzak egiaztatzeko espediente guztietan egin behar dituzten kontrolak planifikatu eta gauzatzearen mende dago.

2021eko kanpainako zuzeneko laguntzen ordainketak kontuan hartuta, zenbateko handiena duen autonomia-erkidegoa Andaluzia da (1.211.047.957 euro), eta txikiena, berriz, Madril (17.690.311 euro).

Egilea Andoni Beitia