Handizkako merkatuan (pool) elektrizitatearen prezioak % 82 inguru egin du gora astelehen honetan, eta 217,26 eurotan kokatu da megawatt ordua (MWh). Ondorioz, berriz ere 200 euro/MWh gainditu ditu eta bere preziorik altuena ezarri du aurten.

Igoera horrekin, argindarraren prezioa % 44 garestiagoa izango da joan den astelehenarekin alderatuta, eta duela urtebete (66,27 euro), Filomena ekaitzaren erdian, poolak markatu zuen zenbatekoa hirukoiztu egingo du.

Avatar

Egilea Andoni Beitia