Espainiako Altxor Publikoak azaldu duenez, 75.000 milioi euroko zor-jaulkipen garbia egingo du 2022an, iazko kopuru ia bera, 75.138 milioi eurokoa izan baitzen.

Prentsaurrekoan, Carlos Cuerpo Altxorraren idazkari nagusiak astelehen honetan zehaztu duenez, erakundearen estrategiak, “Zuhurtziak” markatuko duenak, 237.498 milioiko jaulkipen gordina barne hartzen du, hau da, % 10eko murrizketa, amortizazio txikiagoak direla eta.

Egilea Andoni Beitia