MAIALEN MUSATADI / 2020-01-29/ Eurochambres-ek Europa osoan koordinatutako eta Gipuzkoako Bazkundeak 2019ko irailaren 15a eta urriaren 15ean egindako Enpresa Perspektiben inkestaren arabera Gipuzkoako enpresak zuhurrak dira 2020ko aurreikuspenan aurrean, europerrak baino gehiago, baino euro guneko ekonomia garrantzitsuenak, Alemania, Frantzia eta Italia, baino piska bat baikorragoak.

Gipuzkoako enpresek euren negozio zifra 2019koaren antzekoa izatea aurreikusten dute, %54. Ehuneko 30ak zifra hori haztea espero du, %16ak fakturazioaren jaitsiera aurreikusten duen bitartean.  Sektoreka aztertuz, industria sektoreko enpresa gehienak egonkortasuna ikusten dute euren negozio zifrari dagokionez. Enpresa gehiago dira euren salmentak haziko direla ikusten dutenak, jaitsiko direla ikusten dutenak baino. Eraikuntzak argi eta garbi bere fakturazioari eutsiko diola ikusten da. Zerbitzu sektoreko enpresen %54ak egonkortasuna izango dute euren negozio zifran, merkataritza sektorekoen antzera, nahiz eta aurreikuspenetan diru sarreren beherakada izango dutenak gehiago diren igoera izango dutenak baino.

Enpleguari dagokionez, Gipuzkoako enpresen %82ak euren lan taldeari eustea aurreikusten dute. Enpresen %65ak aurten euren inbertsio mailari eustea aurreikusten duten bezalaxe.

2020an euren garapena baldintzatu dezaketen faktoreei buruz galdetzearakoan Gipuzkoako enpresek kostu laborala aipatu dute gehien baldintzatuko dien faktore bezala, jarraian langile kualifikatuen eskasia eta energia eta lehengaien kostua egongo lirateke.

Hau dela eta, Gipuzkoako Bazkundeak 2020an BPG %1,9 haziko dela aurreikusten du eta ekonomiaren hazkunde moderatu hori enplegu netoa sortzea ahalbidetuko du 2020 urtean, nahiz eta aurreko urtetan baino gutxiago izango den: 3.000 eta 4.500 langile gehiago.

Nazioarteko egoerari begiratzen badiogu berriz, hazkunde aurreikuspena %3,3koa da (FMI). Ekonomia aurreratuak %1,6 haziko dira eta susperraldian eta garatzen ari diren ekonomiak %4,4. 2019an gertatu den bezalaxe hazkundea ez da homogenoa izango eremu geografikoen arabera ezberdintasunak egongo baitira.

Kontutan izan behar da mundu mailako aurreikuspenean faktore kontrajarriek eragiten dutela.

Positiboak:

  • Brexitaren inguruko zalantza geopolitikoak eta EEBBak eta Txinaren arteko eztabaida komertzialak murriztu eginn dira.
  • Automobilgintza sektorea berreskutzen ari denaren lehen seinale batzuk eman dira.
  • Espainiako gobernua eratu da.

Negatiboak:

  • Pertsiako Golkoan tentsio politiko larriak eta hauek petroleoaren prezioan eragina dute.
  • Politika protekzionisten areagotzea mundu mailan.
  • Ziklo ekonomiko beraren garapena.

2019 itxiera

Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako ekonomiak 2019a %2,2ko hazkundearekin itxiko duela aurreikusten du. Nabarmentzekoa kanpo merkatua, lurraldearen ekonomiaren hazkundearen mugarrietako bat izaten jarraitzen duelarik.  Zazpi urtetan Gipuzkoako esportazioak %30 hazi dira, eta arlo honetan oso aipagarria da dibertsifikatzeagatik egin den ahalegina, gure presentzia Ipar Ameriketan (%95), Afrikan (%28) eta Asian (%3) handiagotuz.

Gipuzkoako langabezi tasa %7,5ean amaitu du urtea. Gizarte Segurantzara gehitu den afiliatu kopurua 6.000 izatera heldu den bitartean, honek %1,93ko urteko hazkundea suposatzen duelarik. Gizarte Segurantzan izena eman duten enpresen kopurua arin murriztu den bitartean. 

2019an nabarmendu beharreko beste sektore bat turismo sektorea da, oso urte positiboa izan da sektore honentzat 1.250.594 bidaiarien sarrerarekin eta bi milio eta erdi baino gehiagok gaua pasatu dutelarik. Datu hauei guztiei ere Hondarribia-Donostia aireportuak izan duen hazkundea gehitu behar da 320 mila bidaiari baino gehiagorekin. Pasaiako Portua erritmo onean hazten jarraitzen duen beste azpiegituretako bat da %3,4, azken urtetako joara positiboari eutsiz.

Nazioartean, 2019an munduko ekonomiaren hazkunde erritmoa murriztu egin da, % 2,9koa izanik, 2018an % 3,6koa izan zen bitartean. Ekonomia aurreratuak % 1,7 hazi dira eta suspertzen eta garatzen ari direnak % 3,7. Hainbat faktore daude errealitate honetan eragina dutenak: ziklo ekonomikoaren garapenak, eztabaida komertzialen eraginez izan diren nazioarteko merkataritza murrizketak, EEBBtako politika protekzionistak eta egoera geopolitikoak. Aipatzekoa da ere automobilgintzaren sektoreak izan duen urte zaila, sektore honek bai zuzenean edo zeharka Gipuzkoan duen garrantzia erabatekoa baita.

Ondorioak

Guretzako funtsezkoak diren merkatuetan hazkundea neurrizkoa izango da 2020an, beste merkatu batzuetan aukerak agertzen diren bitartean.

Geroz eta lehiakorragoa eta globlalagoa den ingurune batean lan egiten dugu, honek aukerak eta era berean presio garrantzitsuak sortzen ditu margenetan mundu mailan dagoen lehiakortasunari eraginez.

Funtsezkoa da lehiakorrak izatea, eta ezinbesteko honetan jarraitzea:

  • Balorearen sorkuntzan.
  • Berrikuntza: produktu eta zerbitzu berriak sortu.  
  • Gure presentzia hazkunde handiagoa duten munduko guneetan gehituz eta handituz.
  • Iraultza digitaleren aukerak aprobetxatu

Egilea Andoni Beitia