Energia elektrikoaren kontsumoa % 3,7 jaitsi zen Euskadin azaroan, 2020ko hil beraren aldean, eta urteko kontsumo metatua % 6,7 igo zen.

Gas naturalaren kontsumoa, bestalde, % 31,7 hazi zen azaroan, eta metatua % 3,3, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) datuen arabera.

Energia elektrikoari dagokionez, kontsumoa jaitsi egin zen azaroan urte arteko terminoetan atal guztietan, Siderurgian izan ezik, % 10,2ko igoera izan baitzuen. Gainerakoetan, jaitsierak Industrian (Siderurgian izan ezik) % 2,4ra iritsi ziren, Eraikinetan % 3,9ra, Etxeko eremuan % 6,4ra eta Zerbitzuetan % 1,9ra.

Urteko metatuan, energia elektrikoaren kontsumoa % 17 igo zen Industrian, % 0,4 Eraikinetan, % 2,8 Zerbitzuetan eta % 29,5 Siderurgian. Aldiz, etxeko atalean % 2,5 jaitsi zen.

Bestalde, gas naturalaren kontsumoak hazkunde handia izan zuen ( % 282,8) TZTn (zentral termikoak) azaroan, 2020ko hil beraren aldean, eta gainerakoetan hamarren bat igo zen. Urteko metatuak % 1,8ko hazkundea izan zuen TZTetan eta % 3,7koa gainerakoetan.

Bestalde, EEEren datuen arabera, erregaien kontsumoak % 18,9 egin zuen behera Euskadin joan den urrian, aurreko urtearen aldean, eta urteko kontsumo metatua % 4,4 hazi zen.

Zehazki, A gasolioak % 20,2ko jaitsiera izan zuen urte arteko aldakuntzan, eta % 3,4koa metatuan. Gasolinak % 6,6 murriztu ziren urte artekoan eta % 13,8 gehitu metatuan.

Egilea Andoni Beitia