Eskaerak aurkezteko epea 2022eko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2022eko martxoaren 1ean 14:00etan bukatuko da.
Arabako Foru Aldundiak 2022ko “Ekintzailetza Araban laguntza-programerako epea ireki du. Programen helburua da Araban enpresa berriak sor daitezen sustatzea eta enpresak sendotzeko eta hedatzeko prozesuetan laguntzea, Arabako produkzio- sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten erakundeei diru-laguntzak emanez.

Onuradunak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu deialdian bere eskabidea aintzat hartu ahal izateko: arabar pertsona fisikoa izan behar da, enpresa berri bat sortzeko egitasmoa duena. Pertsona juridikoek ere beren eskabideak aurkez ditzakete, baldin eta gehienez bi urteko antzinatasuna badute. Jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako pertsona juridikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkezten badu ere onuragarria izan daiteke. Eta, azkenik, egoitza edo jarduera Arabatik kanpo duten pertsona fisiko edo juridikoak, lurraldean jarduera-zentro bat lekuz aldatzen/ezartzen badute.

Argibide zabalagoak, Arabako Foru Aldundian eskura daitezke, araba.eus webgunean.

Egilea Andoni Beitia