Espainiako 23 milioi milioidunek euren aberastasuna % 29 hazi dute pandemian zehar, baina milioi bat pertsona baino gehiago gabezia material larriak pairatzen hasi dira, Oxfam Intermonen txosten baten arabera.

Munduko Ekonomia Foroaren Davoseko Agendarekin bat eginez astelehen honetan argitaratutako “desberdintasunek hil egiten dute” ikerketan, erakundeak salatu du planetako hamar gizon aberatsenen aberastasuna bikoiztu egin dela, eta gizateriaren % 99ren diru-sarrerak, berriz, okertu.

Egilea Andoni Beitia