Baso-langile bat hil zen atzo Pipaonen, adar handi batek jota, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateak jakinarazi zuenez. 2022ko hiru aste eskasetan Araban erregistratutako bigarren lan-istripu hilgarria da, Gasteizen obretan dagoen eraikin batean langile bat hil ondoren, joan den astelehenean, hilak 10, aldamio batetik erorita.

Atzo hildako langileak 46 urte zituen, eta istripua Herrera Gaineko baso batean mozketa lanak egiten ari zela gertatu zen, Lagrango Pipaon kontzejutik gertu, Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez.

Ertzaintzaren eta Arabako Suhiltzaileen unitateak bertaratu ziren, baita osasun-baliabideak ere, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Egilea Andoni Beitia