2021eko balantzean, COVID-19aren pandemiak markaturiko bigarren urtean, nahiz eta Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarreretan % 75,5eko eta gauldietan % 73,4ko igoera erregistratu den 2020. urtearekin alderatuta, ez dira berreskuratu 2019an lorturiko kopuruak, Eustatek landutako datuen arabera.

2021. urtean zehar, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2.172.927 sarrera erregistratu dira, eta 4.178.716 gaualdi guztira. Kopuru horiek, hain zuzen, 2019an izandako sarreren % 68,2ra eta gaualdien % 66,7ra iristen dira.

2020. urteari dagokionez, ordea, bi aldagaien hazkundea esanguratsua izan da, eta hazkunde-tasak % 75 ingurukoak izan dira Euskal AEn. Lurraldeka, hazkundeak orokorrak izan dira. Araban % 83,1 eta % 80,3 gehitu dira sarrerak eta gaualdiak, hurrenez hurren; Bizkaian % 80,6 eta % 75,1, hurrenez hurren; Gipuzkoan % 68,0 hazi dira sarrerak eta % 69,4 gaualdiak.

Hiriburuek antzeko bilakaera izan dute: 2021ean, 2020aren aldean, % 88,4 igo dira sarrerak Gasteizen, % 80,6 Bilbon eta % 74,5 Donostian, eta gaualdiak % 83,2, % 81,5 eta % 80,7, hurrenez hurren.

2021eko batez besteko egonaldia, Euskal AEn, 1,92 egunekoa izan da, 2020an erregistratutako 1,95 egunekoa baino pixka bat txikiagoa, eta halaber 2019ko 1,97 egunekoa baino txikiagoa.

Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldian lortutako balioak ere 1,92 egunekoak izan dira, Araban izan ezik, non balio hori hamarren batean gainditu den, eta 1,93 egunekoa izan da 2021. urte osorako.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako plazen okupazio-maila % 41,1ekoa izan da 2021ean, eta logelen okupazio-maila % 48,8koa; beraz, ehuneko 8,3 eta 7,8 puntuko igoera gertatu da 2020. urtearekin alderatuta, hurrenez hurren.

Gipuzkoan, plazen okupazio-maila % 44,5ekoa izan da urte osoan; Araban, % 40,5ekoa; eta Bizkaian, % 38,4koa. Hiriburuen balioak dagozkien lurraldeetakoak baino pixka bat handiagoak izan dira.

Logelen okupazio-maila, bestalde, % 51,0 izan da Gipuzkoan, % 50,8 Araban eta, azkenik, % 46,4 Bizkaian. Hiriburuei dagokienez, Donostian logelen okupazio-maila % 54,1ekoa izan da, Gasteizen % 53,2koa eta Bilbon % 46,8koa.

Errentagarritasun-adierazleak hobetu egin dira 2021. urtean zehar, aurreko urtean ikusitakoen aldean. Euskal AEko ADR edo eguneko batez besteko tarifa, urteko % 21,9ko igoeraren ondoren, 89,44 eurokoa izan da. RevPar delakoaren kasuan, 2021eko balioa 43,66 eurokoa izan da, hau da, % 45,0 igo da 2020arekiko.

2021eko abenduan, 181.836 sarrera eta 336.886 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan.

2020ko abenduarekin alderatuta, hotel-sektorearen suspertzea % 221,6koa izan da sarreren kasuan, eta % 239,0koa gaualdienean. Halarik ere, 2021eko abenduko sarrerak 2019ko abendukoen % 87,1 dira, eta gaualdiak % 87,7.

Lurraldeka

Araban 27.177 sarrera eta 52.209 gaualdi izan dira abenduan, aurreko urteko hilabete berean baino % 220,9 eta % 204,6 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2021eko abenduan, sarrerak % 196,3 igo dira, eta gaualdiak % 219,0. Guztira, 83.654 sarrera eta 157.303 gaualdi izan dira. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko abenduan, 71.005 sarrera eta 127.374 gaualdi izan dira; urte arteko igoera % 257,9koa izan da sarreretan eta % 286,8koa gaualdietan. Euskal AE osoan, atzerriko jatorriko sarrera eta gaualdien kopuruak gora egin du nabarmen, 2020ko abenduko balioak ia boskoiztu egin baitira.

Euskal AE osotara harturik, 2021eko abenduko batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da, hau da, 2020ko hilabete berean lortutakoa (1,76 egun) baino luzeagoa. 2019ko abenduan, aldagai hori 1,84 egunekoa izan zen.

2021eko abenduko okupazio-mailei dagokienez, Euskal AE osoan % 36,2ra iritsi da plazen arabera neurtzean, eta % 42,6ra logelen arabera neurtzean. 2020ko abenduarekin alderatuta, igoerak portzentajezko 20,5 eta 21,2 puntukoak dira, hurrenez hurren. 2019ko abenduarekin alderatuta, aldiz, zifra horiek portzentajezko 7,9 puntu beherago daude plazen okupazio-mailaren kasuan, eta 9,5 puntu beherago logelaka neurturik.

Errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 75,62 eurora iritsi da Euskal AE osoan, 2021eko abenduan. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa nabarmentzen da 81,21 eurorekin, ondoren Bizkaia 73,47 eurorekin eta, azkenik, Araba 69,24 eurorekin. Hiriburuetan, ADR 91,66 eurokoa da Donostian, 78,37 eurokoa Bilbon eta 60,18 eurokoa Gasteizen. Zifra horiek guztiek urte arteko hazkunde esanguratsuak dakartzate: % 26,1 Bilbon, % 12,5 Donostian eta % 4,4 Gasteizen. 2019ko abenduan, Euskal AE osorako ADR 76,79 eurora iritsi zen, hau da, 2021eko abendukoa baino 1,17 euro gehiago.

Azkenik, Euskal AEko RevPar 32,23 eurokoa izan da 2021eko abenduan, 18,91 euro handiagoa 2020ko abenduan erregistraturikoa baino. Araban 33,50 eurora iritsi da, Gipuzkoan 32,36 eurora eta Bizkaian 31,75 eurora. 2020ko hilabete berarekin alderatuta, igoera adierazgarriak izan dira: % 147,5 Bizkaian, % 143,5 Gipuzkoan eta % 123,0 Araban.

Egilea Andoni Beitia