Enpresa esportatzaileek hobetu egin zuten 2021eko laugarren hiruhilekoan egungo eskaera-zorroaren pertzepzioa, eta apaldu egin ziren hiru eta hamabi hilabeterako bilakaera-itxaropenak, Industria Ministerioak atzo argitaratu zuen Esportazioaren Koiunturari buruzko Inkestaren arabera.

Portaera horren ondorioz, Jarduera Esportatzailearen Adierazle Sintetikoak gora egin du, eta urteko laugarren hiruhilekoan 10,8 puntutan kokatu da, aurreko hiruhilekoko 9,1 puntuen aldean. Xiana Méndez Merkataritzako estatu-idazkariaren ustez, adierazleak esportazio-jarduerak 2021 osoan izan duen hazkundea islatzen du, kanpo-sektorearen susperraldia sendotuz eta enpresek nazioarteko merkatuetan duten posizio ona erakutsiz.

Lehengaien prezioa eta petrolioaren prezioa dira eragin negatiboagatik gehien aipatzen diren faktoreak, % 85,5 eta % 72,9, hurrenez hurren. Esportazio-jardueran duten eragin positiboagatik gehien aipatzen diren bi faktoreak kanpo-eskariaren bilakaera ( % 44) eta kalitate-lehia ( % 22,3) dira.

Egilea Andoni Beitia