Handizkako merkatuan (pool) elektrizitatearen prezioa % 6 inguru igo da asteazken honetan, megawatt ordua (MWh) 236,77 euroan kokatu arte, urteko bigarren preziorik altuena.

Gorakada horren ondoren, argindarraren prezioa aurreko asteazkenean baino % 11 garestiagoa izango da, eta poolak duela urtebete ezarri zuen zenbatekoa (65,98 euro) ia laukoiztu egingo da.

Egilea Andoni Beitia