Beste heriotza bat lan-istripuan, oraingoan Irunen

45 urteko langile bat hil da asteazken honetan Irungo (Gipuzkoa) Arbezkoa Errota kalean, obretan zegoen eraikin batean, hirugarren solairutik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Lan-istripua goizeko hamaiketan gertatu da, eta erorikoaren lekura joan diren osasun-zerbitzuek langilearen heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin. Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko.