Europako Batzordeak atzo onartu zuen Metak (Facebooken izen berria) Kustomer erostea, baina operazioak zenbait baldintza bete behar ditu, sare sozialeko konpainiak Europako agintarien zalantzak gainditzeko hartu beharrekoak.

Bruselak ikerketa bat ireki zuen abuztuan, CRM (bezeroekiko harremanen kudeaketa) software-horniduraren merkatuan lehia murriztu dezakeelakoan. Halaber, kezkatuta zegoen transakzioak are gehiago indartu zuelako Metak lineako publizitatearen merkatuan zuen posizioa, eskuragarri zegoen “datuen kopuru esanguratsua handitu zelako”.

Kezka horiek konpontzeko, Metak hainbat konpromiso eskaini zituen, hamar urteko indarraldiarekin.

Egilea Andoni Beitia