Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko guztizkoan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,2 igo dira 2020. urtearekin alderatuta eta prezio finkoetan. Elikagaien salmentek % 3,4ko aldakuntza negatiboa izan zuten, eta gainerako produktuenek % 8,6 egin zuten gora.

Lurraldeka, Bizkaian eta Araban, 2021. urte osoan, prezio finkoetako salmentak % 1,9 eta % 1,0 igo dira, hurrenez hurren, horrelako establezimenduetan. Gipuzkoan, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 2021ean metatutako salmentak % 2,9 jaitsi dira 2020koekin alderatuta.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuak % 3,9 hazi dira 2021ean, 2020. urtearekin alderatuta.

2021eko abenduko datuak soilik azterturik, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko % 3,7ko jaitsiera izan dute, prezio finkoetan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Azaroaren aldean salmentak % 1,6 jaitsi dira urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten urte arteko jaitsiera hori, 2021eko abenduan, hala elikagaietan (-% 3,7) nola gainerako produktuetan (-% 3,5) gertatu da.

Lurraldeka, urte arteko salmenten beherakada (2021eko abendua, 2020ko abenduaren aldean) orokorra izan da. Araban % 2,0 jaitsi da, Bizkaian % 3,9 eta, azkenik, Gipuzkoan % 4,0.

Azkenez, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuen indizea % 0,1 jaitsi da 2021eko abenduan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, berriz, enplegatuen indizea % 3,7 igo da.

Egilea Andoni Beitia