BPG % 5,8 hazi da Nafarroan 2021ean

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,8 hazi da 2021ean. Beraz, jarduera ekonomikoa suspertu egin da 2020an % 8,3 jaitsi ondoren, Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) jakinarazi duenez.

2021eko laugarren hiruhilekoan, Foru Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 4,7 hazi zen 2020ko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoaren % 4,1aren ondoren.

Hazkunde hori, batez ere, merkatuko eta eraikuntzako zerbitzuen dinamismoari zor zaio, industriaren bilakaera ez hain mesedegarria konpentsatzea lortzen baitute.

Eskariaren bidetik, inbertsioaren hazkundea eta etxeetako kontsumoaren susperraldia nabarmentzen dira, eta aldi berean esportazioak apaldu egiten dira.

Hiruhileko artean, Nafarroako BPGren aldakuntza-tasa % 0,8koa da. Hiruhileko arteko aldakuntza Espainian % 2an estimatzen da, Estatistikako Institutu Nazionalaren estimazioaren arabera.