Danobatgroup enpresa-taldeak UPV/EHUk, Nafarroako Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako bost enplegu-azoka eta -forotan parte hartuko du datozen asteetan.

Makina-erremintaren eta ekoizpen-sistema aurreratuen fabrikatzaileak otsailaren 16an parte hartuko du Enpresaren Egunean, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egingo den ekitaldian.

Topaketan, atzo azaldu zuenez, taldeak hitzaldiak eskainiko ditu, eta bertaratutakoei erakundearen “talentuaren kudeaketa estrategikoaren eredua” eta “nazioartekotutako eta berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aldeko bokazio argia duen talde batean lan egitearen abantailak” hurbilduko dizkie.

Otsailaren 17an, Danobatgroup UPV/EHUk Bilbon antolatutako JEPE2022 Enplegu eta Enpresen Aurkezpenari buruzko Jardunaldira joango da. Bertan, stand propio bat izango du, non curriculumak jasoko dituen eta elkarrizketak egingo dituen talde industrialeko hainbat enpresarentzat (Danobat, Soraluce, Goimek eta Latz).

DANOBATGROUPek ere parte hartuko du hilaren 22an eta 23an Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren foro birtualean. Gainera, hilaren 23an eta 24an, Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetzaren Foro Birtuala egingo da, unibertsitate-komunitatearen eta enpresa-sarearen arteko loturak sustatzeko.

Azkenik, martxoaren 3an eta 4an, taldeak berriro parte hartuko du Tecnunek antolatutako beste enplegu-ekitaldi batean, baina oraingoan aurrez aurre, makina-erremintaren fabrikatzailearen errealitatea eta erronkak ikasleei hurbiltzeko asmoz.

“Fabrikazio industrialaren sektoreak aldaketa garrantzitsuak bizi ditu teknologia berrien sarrerarekin. Produkzio-inguruneen digitalizazioak dituen erronkei aurre egiteko gai diren profesional berriak behar dira. Ikasketak amaitzen dituzten gazteekin harremanak sustatzea urrats naturala da, eta pertsonekin dugun konpromisoaren barruan sartzen da “, adierazi zuen Iker Usabiaga Danobatgroup-eko Kudeaketa Sozialeko zuzendariak.

Egilea Andoni Beitia