Lan-istripu hilgarria Barakaldon

62 urteko langile bat hil da astearte honetan Barakaldon (Bizkaia), Maiatzaren Lehena kaleko eraikin batean kokatutako aldamio batetik makina bat gainera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Lan-istripua arratsaldeko laurak laurden gutxiagotan gertatu da, eta biktima, atzerritarra bera, berehala hil da, bertaratutako osasun-zerbitzuek ziurtatu dutenez.