Kutxabank arrisku-profil onena duen laugarren erakundea da Europan, Erakunde Esanguratsuak Berrikusteko eta Ebaluatzeko Prozesu Ikuskatzailean (SREP) argitaratutako Europako bankuen rankingaren arabera. Erakundeak bi maila igo ditu 2020arekin alderatuta, eta Estatuko finantza-sistemaren buruan jarraitzen du.

Urteko azterketa horrek erakunde bakoitzaren egoera erakusten du, kapital-eskakizunei dagokienez, bai eta arrisku-politikari nola heltzen dion ere. “2016an azterketa hori egiten hasi zirenetik, Kutxabank izan da errekerimenduari beti eutsi edo hobetu dion Espainiako erakunde bakarra”, nabarmendu du Kutxabankek.

Azterketak % 1,20ko eskakizuna esleitzen dio euskal erakundeari, azken lau urteetako eskakizun bera, eta Europako batez bestekoaren hobea, % 2,1etik % 2,3ra igo baita azken ekitaldian.

Egilea Andoni Beitia