Batez besteko erabiltzaile batek otsailean argia jasotzeak “historiako fakturaren igoerarik handiena ekarriko du”, eta hilabete honetan % 110,3 garestitu da, Facuaren datuen arabera. Zehazki, otsaileko lehen hamalau egunetako prezioekin, batez besteko erabiltzaile baten hileko ordainagiria, tarifa arautuarekin, 130,56 eurokoa izango litzateke, iazko otsaileko 62,08 euroen aldean.

Orain arte, urte arteko igoerarik handiena joan den abendukoa izan zen: ordainagiria % 103 igo zen, eta prezioak marka guztiak hautsi zituen, 140,62 eurokoa izan baitzen. Facuak bere analisietan erabiltzen duen batez besteko erabiltzaileak 4,4 kilowatteko (kW) potentzia kontratatua eta hilean 366 kilowatt orduko (kWh) kontsumoa ditu. Elkarteak ordutegi-bereizketarik gabeko batez besteko erabiltzaile tradizionalaren profila hartzen du erreferentziatzat: haraneko ordutegian elektrizitatearen % 45 kontsumitzen du, puntako ordutegian % 29 eta ordutegi lauan % 26.

Egilea Andoni Beitia