Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Nafarroako komunitate energetikoak arautzeko Foru Aginduaren proiektua aurkeztu du. Nafarroako Gobernuaren Gardentasun Atarian argitaratuko da, informazio publiko gisa, eta, horrela, parte-hartze prozesu bat hasiko da, Nafarroan Europako araudian ezarritakoa bultzatzeko ideiak jaso daitezen.

Irujo kontseilariaren esanetan “ohartzen gara komunitate energetikoen garapenarekin lotura duten hainbat alderdi estatuaren eskumenekoak direla, eta gure ustean Nafarroako Gobernutik propioak diren eskumenen artean dauden alderdiak arautzeko ekimena hartu ahal dugu, hala berme juridikoa mantenduz, eta bide batez, nolabaiteko lege hutsune bat estaliz”.

Komunitate energetikoak jadanik ontzat emanda daude Europar Batasuneko araudian. Zuzendaritza bien transposiziorako epemuga 2021aren erdialdean bete zen, eta Estatuak ez zuen transposizio partzialen bat baino gehiago burutu. Baina zuzendaritza europarrek EBko araudian barne hartzen diren eskubideak, ahalmenak eta obligazioak bermatzeko esparru juridiko batez hornitzera, eta bide batez, iturri berriztagarrietatik eratorritako eta merkatu deskarbonizatuetarantz doazen elektrizitatearen ekoizpen deszentralizatu baten helburuak lortzera derrigortzen dute.

Halaber, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurreteko Institutua (IDAE) dela medio, bideratu zituen joan den abenduan PERTE ERHA-ren lehenengo laguntzak komunitate energetikoen proiektu pilotuetarako, 40 milioiko hornidurarekin, helburua izanik komunitate energetikoen 40 proiektu berritzaile inguru sustatzea. Eta horrek dinamismo bati ematen dio bidea, bere konfigurazioan eta sorreran. Izan ere, Nafarroako Gobernuak Hitzarmen bat izenpetu du Institutu horrekin Nafarroan komunitate energetikoak sustatzeko.

Komunitate energetikoetarako babes jarduketak

Orain artean, Nafarroako Gobernuak komunitate energetikoak babesteko hainbat jarduketa garatu ditu. Bestalde, 2021eko abuztuan azterketa bat elaboratu zen Life Nadapta programaren esparruan, komunitate energetikoen egoeraren gainean, bere baitan hartuz alderatzeko azterketa bat eta bere garapenerako topatutako zailtasunak. Laguntza teknikoa eman izan zaie tokiko entitate ezberdinei, eskatu izan dutenean. Joan den azaroan antolatu zen lehenengo Komunitate Energetikoen Europako Kongresua. Azkenik, gogoan izan Nafarroako Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legearen Proiektuak horietarako babes neurriak barne hartzen dituela, hala nola Kooperatiben Foru Legearen aldaketa bat.

Aurrekoa kontuan hartuta, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak aurrera egin nahi du Nafarroako komunitate energetikoak berme juridiko handiagoz hornitzea ahalbidetzen duen esparru arautzaile batean, eskura ditugun konpetentzien esparruaz jabe izanik. Nafarroako komunitate energetikoak arautzeko Foru Aginduaren proiektu bat elaboratu dugu, eta ezagutzera ematekotan gabiltza gardentasunaren atarian jendaurreko informazio bezala, horrela prozesu parte hartzaile bat abian jartzeko asmoz, zeinetatik ideiak jasotzea dugun helburu, gure Foru Komunitatean sustatze aldera araudi europarrean ezartzen dena.

Beraz, jendaurreko informaziorako Foru Aginduaren zirriborroaren edukiak hainbat alderdi dakartza, esaterako definizioa, forma juridikoa eta energia motak edota energia komunitateak hala kontsideratzea lortzeko eskatutako energia motak edo eskakizunak, besteak beste, parte hartze boluntario eta irekia eta kontrol eraginkorra barne dituztenak. Era berean, energia komunitateari hala nola bere kideei aplika dakizkien eskubideen eta betebeharren erregimen bat garatzen da. Azaleraren eskubiderako aukera administrazio publikoen aldetik, erabilgarritasun publikoa, interes sozialaren kontsiderazioa, energia komunitateen barne hartzea kontsumitzaile zaurgarrien egoeran dauden pertsona haiek, halaber zirriborroaren baitan hartzen dira.

Dokumentuak halaber alderdi teknikoagoak dakartza, esaterako energia elektrikoaren auto-kontsumorako instalaziotan baimenak emateko prozedura. Atea zabalik jarri zaio energia komunitateen eraketa babesteko bulegoen sorrerari (eta hau lotuta dago Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatutako laguntzen lerroarekin). Amaitzeko, halaber aukeran dago leihatila bakar bat eta erregistro publiko bat ezartzeko aukera, helburua izanik herritarrei ematea jarraitu beharreko tramiteen gaineko ezagutza eta aurkeztu beharreko dokumentuak, besteren artean.

Egilea Admin