Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira 2022ko urtarrilean, 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.

Prezio konstanteetako salmenten bilakaera positiboa izan da 2021eko abenduaren aldean ere: % 0,9ko igoera urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Salmenten urte arteko portaera ez da homogeneoa izan sektoreka. Hala, elikagaien salmentak % 1,7 jaitsi dira 2021eko urtarrilaren aldean, eta gainerako produktuen salmentak % 6,9 igo dira urte arteko terminoetan 2022ko urtarrilean.

2021eko abenduarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan, joera positiboa izan da bi sektoreetan, elikagaien salmentetan % 1,3 eta gainerako produktuetan % 0,2, prezio konstanteetan.

Salmenten bilakaerak % 5,0ko urte arteko igoera izan du Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan, berriz, 2022ko urtarrilean izandako salmentak % 3,4 txikiagoak izan dira aurreko urteko hil berean izandakoak baino.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 5,0 gehitu dira 2022ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilaren aldean (2021eko abendua), enplegua % 1,6 hazi da.

Egilea Andoni Beitia