FEDek % 0,25 igoko ditu interes-tasak martxoan

Jerome Powell Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federaleko (Fed) presidenteak asteazken honetan Kongresuan aurreratu duenez, bere helburua interes-tasak % 0,25 igotzea da, AEBetako banku zentralak hilabete honetan egingo duen bileran. Interes-tasak 2020ko martxotik % 0 eta % 0,25 arteko tartean daude, eta Fedek urtarrileko bileran aurreratu zuen martxoan tasak igoko zirela. Hala ere, Ukrainako gerrak zalantzak piztu zituen. Powellek esan zuen banku zentrala prest dagoela tasen igoera handiagoekin “modu oldarkorragoan” jokatzeko inflazioak jarraitzen badu, inflazioa % 7,5ean baitago, duela hamarkada batzuetatik AEBn ikusi ez den maila. Fed-eko buruak ohartarazi zuen Errusiaren inbasioak oraindik “zalantzazko” ondorioak izango dituela Estatu Batuetako ekonomiarentzat.