Euskadik Estatuko turismo merkatuan duen irudia indartu nahi du

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak akordioa izenpetu du Estatuko Bidaia Agentzien Konfederazioarekin (CEAV, gaztelaniazko siglekin), Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) Espainiako Estatuko merkatuan duen irudia indartzeko. 

Akordioaren helburua da EAEk Estatuko bidaia agentziekin duen harremana azpimarratzea, funtsezkoak baitira turismo balioaren katean, eta horretarako, bi aldeek ekintza batzuk zehaztu dituzte 2022rako. 

Horrela, EAEk sei lan saiotan parte hartuko du urtean zehar lehentasunezko merkatuetan (Madril, Castello, Valentzia, Alacant, Malaga eta Lisboa). Merkatu horietan, helmugako ohiko euskal turismo produktuen eta berrikuntzen berri emango zaie bidaia agenteei eta merkatu bakoitzeko beste eragile laguntzaile batzuei.

Gainera, CEAVek EAEn urriaren 6an antolatuko duen lan saio profesionalaren anfitrioia izango da Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia. Era berean, sareko prestakuntza espezializatua emango du ekoturismoan, EAEk turismo modalitate horretan duen esperientzia zabala oinarri hartuta. 

Daniel Solana Basquetour agentziako zuzendariak adierazi denez, pandemian zehar Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere sektoreei eman dien baitan dago akordioa. “Eusko Jaurlaritzatik bidaia agentziekin batera helmuga berreskuratzeko lanean ematen dugun garrantzia nabarmentzen duten ekintzak dira”, gaineratu du. 

Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioak 5.000 bidaia agentzia biltzen ditu, handizkakoak zein txikizkakoak. Bidaia agentziok publikoarentzako 9.000 establezimendu inguru eta 70.000 langile dituzte, eta 20.000 milioi eurotik gorako fakturazioa.