MAIALEN MUSATADI / 2020-03-02/ Kutxabank Taldeak 2019. urtea 352,2 milioi euroko mozkin garbi trinkoarekin amaitzea lortu du, aurreko urtean lortutako irabazia % 6 handituta, beraz. Erakundeak, gainera, urterako zituen aurreikuspenak hobetu ditu. Cajasurrek emaitzen kontura 22 milioiko ekarpena egin du. Erakundeko zuzendaritza taldeak Gasteizko Europa Biltzar-Jauregian izan duen bileran aurkeztu dute 2019ko jardueraren balantzea, gaur goizean. Bilera honetan Gregorio Villalabeitia Presidenteak eta Javier García Lurueña Kontseilari Delegatuak ekitaldiko gertaera nagusiak aztertu ondoren, aurten izango dituzten helburuak finkatu dituzte.

Gregorio Villalabeitiak Kutxabankek lortutako emaitza iraunkorraren sendotasuna azpimarratu du, ekonomia moteldu arren eta ziurgabetasun geopolitiko ugari gertatu arren. Testuinguru honetan, burtsek positiboan amaitu dute ekitaldia, baina interes tipoak negatiboan mantendu izanak finantza-alorrak zituen aurreikuspenak desbideratu ditu.

Kutxabankeko Presidenteak bankuaren adierazle nagusiek alorrarekin alderatuta izan duten bilakaera hobea goratu du, gainerako banka-alorrak ‘core’ produktuetan izaniko emaitzak gainditu baitira, hala nola hipoteka berrietan, kontsumorako maileguetan, zorro delegatuetan, inbertsio fondoetan, pentsio planetan zein BGAEtan, edota enpresentzako finantzazio berrian. Negozio ereduaren sendotasun honi esker, finantzaTaldeak aritzen den merkatu guztietan kuota hobetzea lortu du.

Negozioak 2019an izan duen bilakaerari buruz, Kontseilari Delegatuak azpimarratu du mailegu-inbertsio produktiboa aurreko urtearen aldean hazi egin dela, eta interesen marjinan lortu den igoera eragon du, tipoen kurbak presio handia eragin arren. Zerbitzuen eta aseguruen sarrerek izan duten bilakaera positiboa goretsi du, emaitzen kontuari ekarpen errepikaria eta egonkorra egiten baitiote.

Bankuak kapitala sortzeko duen gaitasuna ere aipatu du, oinarriko 787 puntu hobea baita Erakundea sortuz zenetik. Kapital hau era organikoan eta metodologia estandarrajarraituz hobetu da, gainera. Gainera, berankortasuna % 2,98ra murriztu da, finantza erakunde guztien artean tasa baxuenetako bat da.

Merkatu-kuoten hobekuntza

Bezeroen negozioa urte osoan zehar hazi egin da, hein handi batean sareen jarduera komertziala oso bizi izan baita. Horregatik, ‘core’ negozioetan kontratazioen bolumena nabarmen handitu da, eta produktu erabakigarrietan merkatu kuoten hobekuntza garbiasumatu da.

Honek azaltzen du ‘core’ sarrerak % 1,9 igo izana, zerbitzuen eta aseguruen negozioak izan duten bilakaera positibo eta egonkorrari gehituta. Guztira 1.077,2 milioi eurora iritsi dira sarrerok.

Palanka hauei kostuei eusteko ohikoa den zuhurtziazko politika batu zaie, bai eta arriskuaren kalitatea hobetu ondoren zuzkiduretarako beharrak txikiagoak izatea ere. Beti ere, erakundearen helburu nagusia eraginkortasuna da.

Bezeroen baliabideek aurreikuspenak gainditu dituzte

Kudeatutako Bezeroen Baliabideen hazkundea 65.738 milioi eurora igo da (% 7,6 gehiago), eta 2019ko alderdirik esanguratsuenetako bat izan da, ekitaldirako finkatutako aurreikuspenak nahiz merkatuak berak bolumenean eta errentagarritasunean izan duen bilakaera gainditu baitira. Horrela, Kutxabank urtean zehar inbertsio fondoetan harpidetza garbi gehien dituen hirugarren erakundea izan da, diru-zorro eskuordetuak dituzten bezeroen kopuruan bigarren erakundea eta errentagarritasun haztatu onenaduena.

Bezeroen gordailuak% 6,4 hazi dira, ageriko gordailuen portaera bikainean oinarrituta, % 10,7 egin baitute aurrera.

Bezeroek balantzetik kanpoko produktuekiko duten aldeko jarrerari eutsi zaio, errentagarritasun erakargarriagoak bilatze aldera. Inbertsio-fondoei eta pentsio-planeieta BGAE-ei egindako ekarpen garbiak nabarmen hazi dira, % 12,6 eta % 9,7, hurrenez hurren. Horrela, balantzetik kanpoko baliabideen guztirakoa % 11,3 hazi da.

Zorroak kudeatzeko sistema delegatuak, non Kutxabank banku liderra den duela 13 urtetik, funtsezko papera jokatu du berriz ere. Erakundeak inbertsio eta aurreikuspen fondoen alde egindako apustu irmoaren ondorioz, Kutxabank Gestionek eta Finecok egindako lan bikainarekin batera, Kutxabank bosgarren talderik handiena izan da ondare kudeatuan, laugarrena aurreikuspen sistemetan, eta merkatu-kuota irabazi du berriro ere.

Epigrafe honetan, nabarmentzekoa da Baskepensiones BGAEk erregistratutako bilakaera, banakako aurreikuspeneko produktuen euskal merkatuan bere lidergo argia finkatu baitu, % 47,2ko kuotarekin, 5.685 milioi euroko ondare kudeatuarekin -2018an baino % 8,3gehiago-, eta 273.000 bazkide baino gehiagorekin.

Avatar

Egilea Andoni Beitia