Gonzalo Sáenz de Miera Iberdrolako Klima Aldaketa eta Aliantzen zuzendaria Corporate Leaders Group enpresako presidenteorde izendatu dute, enpresak atzo jakinarazi zuenez.

Saenz de Miera presidenteorde izango da bi urtez, eta, ondoren, enpresa-aliantzako presidente izango da, Iberdrolak zehaztu duenez. Azpimarratu duenez, Corporate Leaders Group “Europar Batasuneko energia- eta klima-politiketan eragin handiena duen erakundeetako bat da”, eta, aldi berean, oso lerrokatuta dago berriztagarrien bidezko elektrifikazio azkarraren ikuspegiarekin.

Sáenz de Mierak Corporate Leaders Groupen ordezkaritza instituzionala indartuko du klima-aldaketaren arloko nazioarteko foro nagusietan, ekonomia berdearen eta Parisko Akordioaren ondorioz balioa eta enplegua sortzeko aukerak ikusaraziko ditu, eta erakundearen jarduerak definitzen lagunduko du.

Egilea Andoni Beitia