Europar Batasunak (EB) 260 milioi euro inguru (285 milioi dolar) ordaintzen ditu egunero petrolio errusiarraren inportazioengatik, Transport & Environment (T & E) erakunde ekologistak astearte honetan argitaratutako txosten baten arabera.

Errusiak Ukraina erabat inbaditu zuenean, eta Vladimir Putin buru duen herrialdeari EBk jarritako zigorrek energia-sektoreari eragingo dioten ziurgabetasunaren aurrean, T & Ek dio 104.000 milioi eurokoa izan zela Errusiak Europara eta Erresuma Batura iaz egindako esportazioen zenbatekoa, Errusiako gas naturalaren erosketen 43.400 milioiak baino askoz ere handiagoa.

Egilea Andoni Beitia