Gobernuak gizarte-eragileen laguntza espero du inflazioari aurre egiteko

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaileak espero du gizarte-eragileek “aberastu” egingo dutela joan den asteazkenean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei erantzuteko iragarritako Plan Nazionala.

Plan horrek barne hartzen du presidenteak “errenten ituna” deitu zuena, zeinaren helburua, azaldu zuenez, susperraldi ekonomikoa arriskuan jartzen duen inflazioaren zurrunbiloa saihestea baita. Hain zuzen ere, Sanchez, ministro ugarirekin batera, CCOO, UGT, CEOE eta Cepymeko buruekin bildu zen atzo, errenten itun hori lortzen saiatzeko.

Bileraren emaitzari buruz galdetu ziotenean, ministro bozeramaileak atzo adierazi zuen presidenteak gerrari erantzuteko iragarritako plan nazionala plan “dinamikoa” dela, eta guztion artean “aberastu” daitekeela, baita sindikatuek eta enpresaburuek ere.