Gasolina litroa bi euroko muga psikologikora iritsi da. Donostiako Errondo pasealekuko gasolindegiak 98ko gasolina litroa 2,009 euroan saltzen du, Errusiak Ukrainari deklaratutako gerraren ondorioz prezioek gora egin ondoren. Gerra horrek 95eko gasolinari eta gasolioari ere eragiten die, eta erabilera zabaleko beste produktu batzuen (elektrizitatea, esaterako) garestitzearekin bat egiten du.

Egilea Andoni Beitia