Handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioa % 13 baino gehiago jaitsi da asteazken honetan, eta megawatt ordua (MWh) 472,97 euroraino iritsi da, inoizko bigarren preziorik altuena, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik bi aste bete direnean.

Horrela, asteazken honetako prezioa historiako bigarren garestiena izango da, atzo elektrizitateak markatutako 544,98 euro/MWh-ko prezioaren atzetik, eta joan den astelehenean erregistratutako 442,54 euroen aurretik.

Egilea Andoni Beitia